Joan den igandean hasi zen denboraldia Donostialdeko 100% emakumezkoen waterpoloko lehen taldearentzat. Waterpolo Donostia, waterpolo Hernani eta Club Fortuna jokalariek osatutako taldea eta Stechome konpainiaren babesarekin.
Waterpolo DFHStechome izenarekin ekimen honek emakumezkoen klub esklusiboa finkatzea du helburu eta kirol hau ezagutu eta gozatu nahi duten neska guztiei erraztasunak ematea beste hirietara joan beharrik izan gabe. Gaur egun ez dago klubik emakumezkoen kategorietan soilik. Kadeteen kategoria gainditzen duten jokalariek 30 km baino gehiago utzi edo mugitu behar izaten dituzte beren gogoko kirola egin ahal izateko.

Aurten talde hau sendotzeko eta kirol hau ezagutu nahi duten jokalari berriei ateak emateko balio beharko luke. Web orria eta ekimen berri honen sare sozialak laster jarriko dira abian eta aurkezpen ekintza bat egingo da 2020ko urtarrilaren amaieran izango den etxeko lehen jokoa aprobetxatuz.

